The Famous 1938 Carnegie Hall Jazz Concert (1938ko Carnegie Halleko jazz kontzertu ospetsua) Benny Goodmanjazzlariaren zuzeneko albuma da. Historiako lehen disko bikoitza izateagatik da ezaguna. Columbia Records SL-160 gisa katalogatu zuen. Nahiz eta 1938an grabatuta izan, 1950 arte ez zuten plazaratu. 45 RPM disko txikien bilduman plazaratu zuten lehen aldiz. New YorkekoCarnegie Hall antzoki ospetsuan jazz orkestra baten emanaldi baten estreinaldia zen. Jazz munduan grabazio mitikoa da.
Disko hau Benny Goodmanek grabatu zuen 1938an jazz show batean, eta 1950ean kaleratu zen. Hainbat puntu ditu nabarmentzeko: 1950eko hamarkadan argitaratutako lehen albuma da, LP formatu berrian 33 RPMra argitaratu zen Goodmanen lehen albuma da, eta garrantzitsuena, historiako lehen album bikoitza, eta milioi bat kopia saldu zituen lehena izan zen. 1999an argitaratu zen ediziorako ez zegoen zinta nagusirik, oraindik ez baitziren zinta irekiko magnetofoiak zabaldu. Phil Schaapek azetatozko diskoetan edo 78 RPMko diskoetan grabatuta zegoen material argitaragabea lortu behar izan zuen. Horrela, aurretik galdutako bi abesti berreskuratu ziren: Sometimes I'm Happy" (showren jatorrizko lehen abestia) eta "If Dreams Come True".