The Founder (euskaraz Fundatzailea) 2016ko John Lee Hancock estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia drama film bat da. McDonald's hanburgesa konpainia multinazional ospetsuaren sortzailea izan zen Ray Kroc negoziogizonaren bizitzan oinarritua dago. Michael Keaton, Laura Dern, Nick Offerman, John Carroll Lynch eta Patrick Wilson aktoreek antzeztu zuten.
1950eko hamarkada, Ray Kroc (Michael Keaton) Illinoisko saltzaileak Kaliforniako hegoaldean hanburgesa jatetxe baten jabeak diren Richard (Nick Offerman) eta Maurice McDonald (John Carroll Lynch) anaiak ezagutuko ditu. San Bernardino hiriko hanburgesa jatetxeko sukaldean darabiltzen abiadura biziak guztiz txundituta, Krocek frankiziak duen potentzialaz jabeturik, negozioan sartu eta trebezia handiz anaiei beren hasierako nagusitasun postua kendu eta bereganatuz, gaur egun aski ospetsua den McDonald’s inperio aberatsa sortuko du.