The Gorgon | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | The Gorgon |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, fantasiazko filma eta monster film (en) |
Iraupena | 83 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Terence Fisher |
Gidoigilea(k) | John Gilling (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Anthony Nelson Keys |
Konpainia ekoizlea | Hammer Film Productions |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Bernard |
Argazki-zuzendaria | Michael Reed |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alemania |
The Gorgon (euskaraz: «Gorgoia») 1964ko Terence Fisher britainiarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Christopher Lee, Peter Cushing, Richard Pasco eta Barbara Shelley aktoreek antzeztu zuten.
1910, Alemania, Vandorf herrian hainbat erailketa jazo dira, eta kasu guztietan, biktima harri bilakatu da. Bertakoa den Sacha Cass (Tony Gilpin) neska gaztea modu berean hilik agertzean haren maitalea den Bruno Heitz (Jeremy Longhurst) susmagarri nagusia bilakatuko da. Haren bila dabilen gizon taldeak Brunoren gorpua zuhaitz batetik zintzilik topatzean, krimen guzti horien atzean zeharo gaizto eta maltzurra den norbait edo zeozer dagoela jabetuko dira.