The Green Berets (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | The Green Berets |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | propaganda film (en) , film dramatikoa eta gerra-filma |
Iraupena | 141 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Georgia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Wayne Ray Kellogg (en) Mervyn LeRoy |
Gidoigilea(k) | James Lee Barrett |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Wayne Michael Wayne |
Konpainia ekoizlea | Batjac Productions (en) |
Edizioa | Otho Lovering (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Miklós Rózsa |
Argazki-zuzendaria | Winton Hoch |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Vietnam |
Argumentu nagusia | Gerra Hotza |
The Green Berets (euskaraz Txapel Berdeak) 1968ko John Wayne, Ray Kellogg eta Mervyn LeRoy estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako gerra film bat da, Robin Moore idazlearen 1965eko izenburu bereko liburuan oinarritua. John Waynez gain, Jim Hutton, David Janssen, Aldo Ray, Patrick Wayne eta Jack Soo aktoreek antzeztu zuten.
Filmak AEBek Vietnamgo Gerran partehartzearen aldeko eta komunismoaren aurkako propaganda hutsa egiten du.
Vietnamgo Gerran, Mike Kirby (John Wayne) "Txapel berdeak" deritzan talde bereziko kolonelak George Beckworth (David Janssen) estatubatuar kazetari zinikoa beren ekintza batean haiekin batera joatera gonbidatu du: ekintza horren helburua vietnamdar ofizial bat atzematea da.