The Heroes of Telemark (ingelesa Telemarkeko Heroiak) 1965eko Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma bat da. Bigarren Mundu Gerran jazotako Norvegiako ur astunaren sabotaiaren gertaeran oinarritua dago. Kirk Douglas, Richard Harris, Ulla Jacobsson eta Michael Redgrave aktoreek antzeztu zuten.
Bigarren Mundu Gerra. 1942an naziek Norvegia okupatu dute eta aliatuek naziak fisio nuklearra lortzeko buru-belarri lanean dabiltzala frogatzen duen txosten bat topatu berri dute, Norvegiako Telemark konderriko planta batean bonba atomikoa egiteko beharrezkoa den ur astuna ekoizten hasi dira. Norvegiar erresistentziako kideen laguntzarekin batera, britainiar komando bat planta hori saboteatzen saiatuko da.
|
|