The Holdovers | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | The Holdovers eta Winter Break |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta Gabonetako filma |
Iraupena | 133 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alexander Payne |
Gidoigilea(k) | David Hemingson (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mark Johnson Bill Block (mul) David Hemingson (en) |
Konpainia ekoizlea | Miramax |
Edizioa | Kevin Tent (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mark Orton (en) |
Argazki-zuzendaria | Eigil Bryld (mul) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Boston |
The Holdovers 2023ko Alexander Payne estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa da.
Paul Hunham AEBetako eskola-barnetegi pribatu bateko historia irakaslea da. 1970eko hamarkada da, eta herrialdean influentziarik handiena duten familia aberatsetako semeak joaten dira Barton akademiara. Hunhamek, Bartoneko ikasle ohia bera, ez ditu estimu handitan ez ikasleak, ezta eskolako langileak ere. Harentzat, edozer egiteko eskubidea dutela uste duten haur lotsagabeak dira ikasleak, eta Bartoneko administrazioa ustela dela iruditzen zaio; familiarik aberatsenen esanetara lan egiten dutela. Hunham une oro haserre dagoen irakasle marmarti bat da, eta ikasleei suspenditzen ari ez denean, arau urratze txikienak zigortzen ari da. Horiek horrela, ikasle eta irakasleek ez dute gizona gustuko, baina ez dirudi hari askorik axola dionik.[1]
Gabonetako oporrak gertu daude, eta ikasle gehienak familiarekin bidaia ikusgarriak egitera joango dira, baina urtero badaude gutxi batzuk etxera itzultzeko aukerarik ez dutenak eta, beraz, eskolan gelditu behar dutenak. Bere eta haien zoritxarrerako, gazte horiek zaintzen gelditzeko agindua jasoko du Hunhamek, baina, azken uneko ezusteko bat dela medio, taldea murriztu egingo da, eta hirukote bilakatuko da. Hunhamez gain, beste hauek geldituko dira han: Mary, sukaldean lan egiten duen emakume bat, Vietnamgo gerran semea galdu berri duena, eta Angus, ikasle oso azkarra baina familia aberats horietako baten seme lotsagabea.[1]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |