The Hu | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Ulan Bator |
Musika mota | hard rock, folk metal (en) , folk rock eta traditional heavy metal (en) |
Urteak | 2016 |
Informazio gehigarria | |
thehuofficial.com | |
The Hu edo The HU (The Who taldea bezala ahoskatzen dena) Mongoliako musika talde bat da, "Hunnu Rock" estiloan jotzen duena, hots, Mongoliako musika tresna tradizionalak eztarri bidezko kanta tradizionala erabiliz heavy metal musika egiten duena.[1]
2018an bi bideo publikatu zituzten YouTube plataforman, "Yuve Yuve Yu" eta "Wolf Totem", eta arrakasta izan zutela ikusita (Billboardeko Hard Rodk Digital Song Sales zerrendan lehen postua eskuratu zuen)[2] 2019an lehenengo disko luzea atera zuten, The Gereg[1]. Genghis Khan enperadorearen garaian diplomatikoek erabiltzen zuten pasaportea zen Gereg. Mongoliako Khaltmaagiin Battulga presidenteak urte hartako azaroaren 27an Gengis Khnaren Ordena saria eman zien, herrialdeko sari gorena, mongoliar kultura zabaltzen egindako lanarengatik.[3]
2020ko abenduaren 3an Metallica taldearen "Sad but True" abestiaren bertsioa atera zuten mongolieraz abestuta.
2022an "This Is Mongol" singlea atera zuten, Rumble of Thunder izango zen diskoaren aurrerapen gisa. Diskoan gizarte modernoa eta arbasoen historia uztartzea izan zuten helburu.
2024an Iron Maiden taldeak iragarri zuen Ipar Amerikan egitekoa zuen biran The Hu telonero izango zutela. Urte hartako urriaren 4an Iron Maiden taldearen "The Trooper" abestiaren bertsioa plazaratu zuten.[4]
Star Wars unibertsoko bi bideojokotan erabili da The Hu-ren musika; Star Wars Jedi: Fallen Order (2019) eta Star Wars Jedi: Survivor (2023) bideojokotan hain zuzen ere.[5]