The Hunger (euskaraz Irrikia), 1983ko Tony Scott ingeles zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film erotiko bat da. |Whitley Strieber idazlearen 1981eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Catherine Deneuve, David Bowie eta Susan Sarandon aktoreek antzeztu zuten.
1983ko Cannesko Zinemaldian estreinatu zen.
Miriam Blaylock (Catherine Deneuve) izeneko emakumeak ez ditu bere gogoko Pizkundeko artea eta Antzinako Egiptoko lepokoak bildumatzen bakarrik, baita maitaleak eta arimak ere. Modernoa eta dotorea, Miriam mendez-mende eta garai ezberdin ugari ezagutu eta denboraz gaindiko banpiroa da, edertasun izugarriaz bedeinkatua eta oldol egarriz madarikatua izan den emakumea. XVIII. mendean, Frantziako Erresuman, John (David Bowie) biolontxelojolearekin ezkondueta berau ere banpiro bilakatu zuen, eta gaur egun biak New York hiriko Manhattan barrutian bizi dira. Baina Johnek bere betiko gaztetasunaren kostua jasaten ari da eta zahartzea jasaten hasiko da. Hortaz, John kexkaturik Sarah Roberts (Susan Sarandon) zahartze gaixotasunetan aditua den doktorea bisitatzera joando da, baina itxaron gelan dagoela bi hamarkada zahartuko da. John kontsultatuk haserre aterako da eta Sarah doktoreak Johnen aurpegi zahartua ikustean txundituta geldituko da. Aldiz, Mirimek bere maitalea hiltzera doala ikusirik, banpirizatu eta verarekin bizi dadin ordezko maitale berri bat topatu beharko du, eta hautagaia Sarah izango da.