The Keys of the Kingdom (euskaraz Erresumaren Giltzak), 1944ko John M. Stahl estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Joseph L. Mankiewiczek ekoitzitako drama film bat da. A. J. Cronin eskoziar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck, Thomas Mitchell, Vincent Price, Rose Stradner, Edmund Gwenn, Benson Fong, Roddy McDowall eta Sir Cedric Hardwicke aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gregory Peck), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria - Zuri-Beltza (James Basevi, William S. Darling, Thomas Little eta Frank E. Hughes), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Arthur Miller) eta Soinu banda onenaren Oscar Saria (Alfred Newman).
Aita Francis Chisholm (Gregory Peck), Txinara ebanjelizatzera bidalia izan den eskoziar misiolari katoliko zintzo eta apal bat da.