Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jainkoaren epaiketa gisa ezagutzen dena Frantziako azken duelu judiziala izan zen, behinola lagun izandako eta etsai bihurtutako Jean de Carrouges eta Jacques Le Grisen artekoa. Hiltzerainoko dueluaren arrazoia Carrougesen emazte Margueritek egindako salaketa izan zen: Les Grisek eraso egin ziola adierazi zuen, ustezko erasotzaileak leporatutako guztia ukatu arren.[1]