The Lives of a Bengal Lancer (euskaraz: "Bengalako lantzari baten bizitzak") abenturazko filma da, Henry Hathaway estatubatuar zinemagileak 1935ean zuzendutakoa. Francis Yeats-Brownek 1930ean argitaratutako autobiografian oinarriturik dago. Gary Cooper, Franchot Tone, Richard Cromwell eta Guy Standing izan ziren aktore nagusiak.
Zuzendari laguntzaile onenaren Oscar saria irabazi (Clem Beauchamp eta Paul Wing), eta sei izendapen jaso zituen: film onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena (Hans Dreier eta Roland Anderson), auzendari onenarena (Henry Hathaway), muntatze onenarena (Ellsworth Hoagland), soinu onenarena (Franklin B. Hansen) eta egokitutako gidoi onenarena (William Slavens McNutt, Grover Jones, Waldemar Young, John L. Balderston eta Achmed Abdullah).
Britainiar Raja, Indiako ipar-mendebaldeko mugan, Britainiar Armadako 41. Bengalako Erregimendua Mohammed Khan (Douglass Dumbrille) buruzagiaren tribuen aurka borrokatzen ari da. Erregimendu horretako soldaduen artean Alan McGregor (Gary Cooper) eskoziar-kanadar tenientea, John Forsythe (Franchot Tone) tenientea eta Donald Stone (Richard Cromwell) tenientea daude.