The Long Goodbye (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1973 |
Izenburua | The Long Goodbye |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, Neo-noirra, misteriozko zinema, Zinema beltza, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Ez adiorik |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Malibu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Altman |
Gidoigilea(k) | Leigh Brackett Raymond Chandler |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Elliott Kastner (en) |
Edizioa | Lou Lombardo (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Williams |
Argazki-zuzendaria | Vilmos Zsigmond |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
ikusi
| |
The Long Goodbye (euskaraz Ez Adiorik[1]) 1973ko Robert Altman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako detektibe thriller film bat da. 1952ko Raymond Chandler idazlaren izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Elliott Gould, Sterling Hayden, Nina Van Pallandt, Jim Bouton eta Mark Rydell aktoreek antzeztu zuten.
Orduan erabat ezezaguna zen eta zuela gutxi AEBetara iritsitako Arnold Schwarzenegger gazte batek ere agerpen labur bat burutu zuen.
Udako gau batez, Terry Lennox (Jim Bouton) bere adiskidea den Philip Marlowe (Elliott Gould) detektibearen bulegora joan eta elkarrekin batera mexikar mugara denbora batez joateko proposamena egingo dio. Marlowek proposamena onartuko eta etxera itzultzean polizia topatuko du, bidai horri buruzko galdeketa eginez, baina Marlowek informazioa emateari uko egingo dio. Zoritxarrez eta errugabea izan arren, Marlowe detektibea Terryren emaztearen hilketan susmagarria izateagatik espetxeratuko dute, hain zuzen ere, emaztearen gorpua hil aretraino bortizki jipoitua agertu baita. Hiru egun ondoren eta bere aurkako inongo frogarik ez dutenez, aske utzi eta Terryk Mexikon bere buruaz beste egin duela jakingo du.
|
|