The Longest Yard (1974ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | The Longest Yard |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, ekintza-filma, prison film (en) eta American football film (en) |
Iraupena | 121 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Hego Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Aldrich |
Gidoigilea(k) | Albert S. Ruddy (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Albert S. Ruddy (en) |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Michael Luciano (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frank De Vol |
Argazki-zuzendaria | Joseph F. Biroc |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida |
Historia | |
Nominazioak | |
The Longest Yard (euskaraz Yardarik Luzeena) 1974ko Robert Aldrich estatubatuar zinema zuzendariak zuzendurako kirol komedia film bat da. Albert S. Ruddy idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Burt Reynolds, Eddie Albert, Ed Lauter eta Michael Conrad aktoreek antzeztu zuten.
Film honetan amerikar futboleko benetazko hainbat futbolarik antzeztu zuten, tartean Green Bay Packers taldeko Ray Nitschke futbolari mitikoa.
Film hau gutxienez hirutan berregokitzatua izan da: Mean Machine (2011), 2005eko izenburu berdineko filma eta Captain Masr (2015).
Paul "Wrecking" Crewe (Burt Reynolds) amerikar futboleko jokalari profesionala da, behinola Floridako Palm Beach hirian bere autoa baimenik gabe gidatu eta poliziarengandik ihes egiteann, atxilotua izan eta Georgia estatuko Citrus Estatu Espetxean 18 hilabeteko espetxealdira zigortua izango da.
Espetxean dagoela, Rudolph Hazen (Eddie Albert) zaindariak Pauli presoez osatutako amerikar futbol taldea osatu eta zaindariez osatutako talde batekin partidu bat jokatzea proposatuko dio.