The Mosquito Coast (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 17 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama eta eleberrietan oinarritutako telesaila |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Mosquito Coast (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Apple TV+ |
Hasiera-data | 2021eko apirilaren 30a |
Amaiera-data | 2023ko urtarrilaren 6a |
tv.apple.com… | |
The Mosquito Coast estatubatuar telesail dramatikoa da, Neil Crossek Tom Bissellek Apple TV+entzat egina. Paul Therouxen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
AEBetako gobernutik ihesi, Mexikoko muga zeharkatzen ahaleginduko da familia, eta bidean hamaika oztopo gainditu beharko ditu. Abentura kutsua du telesailak; ikusleak ez daki zeintzuk diren pertsonaia protagonisten iragana eta ihesaldirako arrazoiak, eta horrek areagotzen du istorioaren misterioa.[1]
Giro horretan, aitaren erabakitasunak talka egingo du alabaren zalantzekin. Nerabea bere ahotsa bilatu nahian dabil, ez die uko egin nahi lagunei, unibertsitateari, etorkizuneko lanbideari... geroz eta kritikoagoa da gurasoekin; izan ere, sentitzen du bere bizitzan aske erabakitzeko aukera lapurtu diotela.[1]
Behin ihesaldia abiatuta, telesaileko eszena ugaritan agertuko dira sistemaren kontrol mekanismoak. Polizia jazarpenak, korporazio handietako jabeen interesak eta droga kartelen azpijokoak, besteak beste. Txanponaren beste aldean, bere helburua lortzeko edozer egiteko prest dagoen gizon zuria. Hau ez da AEBetara heldu nahi duten latinoamerikarren istorio bat, alderantzizkoa baizik. Mexiko du jomuga gizon zuri estatubatuar protagonistak, eta bere familiaren ongizatea besterik ez zaio axola. Helburu hori lortzeko beharrezko baldin bada, prest dago ingurukoak zapaltzeko.[1]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |