The Narrows

The Narrows
Motaitsasarte
Geografia
Map
Koordenatuak40°36′48″N 74°02′53″W / 40.613333333333°N 74.048055555556°W / 40.613333333333; -74.048055555556
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
The Narrows gorriz markatuta.

The Narrows New Yorken, Ameriketako Estatu Batuetan dagoen itsasartea da. Tradizonalki New Yorkeko portuan sartzeko sarrera izan da eta, horregatik, New Yorkeko atearen izena eman zaio. Itsasarteak Staten Island eta Brooklyn bereizi egiten ditu. Kanal horretatik Hudson ibaiak Ozeano Atlantikora isurtzen da.

The Narrows ziur aski orain 6000 mila urte sortu ziren, azken glaziazioaren bukaeran. Aurretik Staten Island eta Brooklyn lotuta zeuden eta Hudson ibaia egungo Raritan ibaiaren bidetik itsasoratzen zen. Badiaren goi partean, ordea, ura zamatu zen eta horren ondorioz kanala ireki zen.

Itsartetik sartu zen lehen europarra Giovanni da Verrazzano izan zen, 1524an. Lenape herriaren talde batek agurtu zuen. 1776ko abuztuan britaniarren armada, William Howen agindupean, operazio anfibioa egin zuen, Staten Island-etik Brooklynen lehorreratzen. George Washingtonen armada ezustean harrapatu eta garaitu zuten Long Islandgo gudan.

1964-1981 bitartean itsasarte gurutzatzeko Verrazano-Narrows zubia eraiki zen, garai hartan mundu osoko zubi eseki luzeena izan zelarik, gaur egun Ameriketako Estatu Batuetako zubi eseki luzeena izaten jarraitzen duelarik.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://new.mta.info/bridges-and-tunnels/about/verrazzano-narrows-bridge
  2. Waldman, John. Heartbeats in the Muck The Lyons Press; (2000). ISBN 1-55821-720-7

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]