The Pink Panther Strikes Again (euskaraz Pantera Arrosak Berriz Erasotzen du), 1976ko Blake Edwards estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. The Pink Panther saileko film bat da. Peter Sellers, Herbert Lom, Colin Blakely, Leonard Rossiter eta Lesley-Anne Down aktoreek antzeztu zuten. Henry Mancinik soinu banda konposatu zuen.
Clouseau inspektore (Peter Sellers) baldarraren nagusia den Charles Dreyfus (Herbert Lom) inspektore burua bere agindupekoaren axolagabekeriaren ondorioz jasandako nerbio krisialdiaz osatzen dagoen bitartean, Clouseauk bere nagusia ospitalera bisitatzera joatea erabakiko du. Dreyfusek Clouseau bere gelan ikustean, eromena jasan eta gelditzen zaion bizialdi osoan haren aurka mendekatzeko helburuz jardungo duela zin egingo du.