The Prize (euskaraz Saria) 1963ko Mark Robson kanadar zinema zuzendariak zuzendutako espioitza film bat da. 1962ko Irving Wallace estatubatuar idazlearen eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Edward G. Robinson eta Elke Sommer aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Jerry Goldsmith musikagileak konposatu zuen.
Gerra Hotzan zehar, Andrew Craig (Paul Newman) estatubatuar idazle gonazale eta zurruteroak Literatur Nobel Saria irabazi eta Estokolmora saria jasotzera bidaiatuko du. Bertan dela, ezustean, Nobel saria jasoko duen beste zientzialari nabarmen bat bahitzeko konplot boltxebike bat topatuko du.