The Proclaimers | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Leith, Edinburgh Eskozia |
Musika mota | Folk rock, pop eta power pop |
Urteak | 1983 - gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Chrysalis Records |
Taldekideak | |
Charlie Reid Craig Reid | |
Informazio gehigarria | |
www.theproclaimersofficial.co.uk | |
The Proclaimers 1983an Eskoziako Edinburgh hiriko Leith udalerri-barrutian sortutako musika talde bat da. Taldea Charlie Reid eta Craig Reid anai bikiek osatzen dute. Bere abestirik ezagunenak honako hauek dira: Letter from America, I'm on My Way eta ziurrenik hiruetan ospetsuena den I'm Gonna Be (500 Miles).
Politikoki euren Eskoziar nazionalismoa eta Eskoziaren independentziaren aldeko jarrera aski ezaguna da, Eskoziako Alderdi Nazionalaren aldeko zenbait ekitaldi ere burutu izan dituztelarik.