The Public Enemy | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1931 |
Izenburua | The Public Enemy |
Mugimendua | Pre-Code Hollywood (en) |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 83 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William A. Wellman |
Gidoigilea(k) | Kubec Glasmon (en) Harvey F. Thew (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Darryl F. Zanuck |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Argazki-zuzendaria | Devereux Jennings (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua |
Historia | |
Nominazioak | |
Bideoa | YouTube |
The Public Enemy (euskaraz Herriaren Etsaia) 1931ko William A. Wellman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zinema beltzeko ekintza filma bat da. John Bright eta Kubec Glasmon gidoigileen Beer and Blood (Garagardoa eta Odola) istorioan oinarritua dago. James Cagney, Jean Harlow, Edward Woods eta Joan Blondell aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau gangster generoko klasikoetako bat da, Lege lehor garaian girotua dago, filma bera filmatu zen garaia. Argumentu onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, nahiz eta azkenean saria The Dawn Patrol (Egunsentiko Patruila) filmak irabazi izan.
Filma honek James Cagney mundu mailako izar ospetsu bilakatu zuen, bai eta gangster eta gaizto paperean finkatu eta antzezpen oso sinisgarria ere egin zuen. Bestalde, filma honetan Cagneyren pertsonaiak bere neskalagunaren aurpegia pomelo batekin zakarki jotzen duen eszenak polemika sortu eta filmareen eszenarim ospetsuena bilakatu zen.
Lege lehorrari esker hasiera batean erdipurdiko kriminala den Tom Powersen (James Cagney) gangster bat bilakatu arteko gorakada azaltzen da, lanbide honetan bere haurtzaroko adiskidemin Matt Doylen (Edward Woods) laguntza izango du. Tom boterea eta diru usainak erakarrita negozio zikin eta ilunetan barneratuko da.