The Rose Tattoo 1955eko Daniel Mann estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatiko film bat da. Tennessee Williams antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Anna Magnani, Burt Lancaster, Marisa Pavan eta Jo Van Fleet aktoreek antzeztu zuten.
Serafina Delle Rose (Anna Magnani), AEBetako Hegoaldean bizi den siziliar jatorriko emakume grinatsua, bere senar hilaren oroitzarako bizi da. Baina egun batean kamioilari zakar bat (Burt Lancaster) ezagutzeak bizitza aldatzen dio.