The St. Valentine's Day Massacre (euskaraz San Valentin Eguneko Sarraskia), 1967ko Roger Corman estatubatuarrak zuzendutako gangster film bat da. 1929ko San Valentin eguneko sarraskian oinarritua dago. Jason Robards, George Segal, David Canary, Ralph Meeker, Bruce Dern eta Jack Nicholson aktoreek antzeztu zuten.
1929ko otsailaren 14a, San Valentin eguna, Chicago, Al Capone (Jason Robards) krimen erakunde nagusienaren buruak hautatutako eguna izan zen. Bere morroiek, batzuk poliziaz mozorroturik, garage baten barnean talde aurkariren kide nagusienak erail zituzten, gertaera honek denentzako ondorio kaltegarriak ekarri zituen, eta hedabideetan San Valentin eguneko sarraskia izenez ezaguna egin zen.