The Sum of All Fears (euskaraz Beldur Guztien Batura), 2002ko Phil Alden Robinson estatubatuar zinema zuzendariaren espioitza thriller film bat da. Tom Clancy idazlearen 1991ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Ben Affleck, Morgan Freeman, James Cromwell, Bridget Moynahan, Liev Schreiber, Alan Bates, Philip Baker Hall, Ron Rifkin eta Bruce McGill aktoreek antzeztun zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1973, nuklear misil bat daraman israeldar ehiza-hegazkin bat etsaiak jo ta lurreratu du.
29 urte geroago, Golanen arabiar zahar batek misila topatu berri du eta neozaiekin lotura duen Olson (Colm Feore) arma-trafikatzaileari saldu dio. Bitartean, CIAko arduradunei Alexander Nemerov (Ciarán Hinds) Errusiar Federazioaren presidente berria bilakatu izana kezka sortarazi die, ez baidie inongo konfidantzarik ematen.
- Ben Affleck: Jack Ryan
- Morgan Freeman: William Cabot, CIAko zuzendaria
- Bridget Moynahan: Cathy Mueller
- James Cromwell: J. Robert Fowler, AEBetako presidentea
- Liev Schreiber: John Clark
- Michael Byrne: Anatoly Grushkov, Nemerov presidentearen aholkularia
- Colm Feore: Olson
- Alan Bates: Richard Dressler
- Ron Rifkin: Sidney Owens, AEBetako Estatu Idazkaria
- Ciarán Hinds: Alexander Nemerov, Errusiar Federaziaren presidentea
- Bruce McGill: Gene Revell, AEBetako Segurtasun Nazionaleko aholkularia
- Richard Marner: Zorkin presidentea, Errusiar Federazioaren presidentea Nemerov aurretik
- Philip Baker Hall: David Becker, AEBetako Defentsa Idazkaria
- Josef Sommer: Jessup senataria
- Ken Jenkins: Pollack almirantea
- Philip Akin: Wilkes jenerala
- John Beasley: Lasseter jenerala, Buruzagien Lantandeko burua
- Lee Garlington: Mary Pat Foley, CIAko agentea
- Joel Bissonnette: Mason, Dresslerren estatubatuar kontaktua
- Sven-Ole Thorsen: Haft, Dresslerren morroia
- Aleksandr Belyavsky: Ivanov almirantea
- Lev Prygunov: Saratkin jenerala
- Yevgeni Lazarev: Dubinin jenerala
- Gregory Hlady: Milinov