The Summer I Turned Pretty | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | The Summer I Turned Pretty |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 15 |
Banatze bidea | streaming |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telesail dramatiko erromantikoa eta eleberrietan oinarritutako telesaila |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Summer I Turned Pretty trilogia |
Grabazio lekua(k) | Wilmington |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jesse Peretz |
Gidoigilea(k) | Jenny Han Jenny Zhang Speed Weed Gabrielle Stanton |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 2022ko ekainaren 17a |
primevideo.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Maitemindu nintzen uda (ingelesez: The Summer I Turned Pretty) maitasunezko telesail dramatiko bat da. 2022ko ekainaren 17an estreinatu zen, Amazon Prime Videon. Bi denboraldi ditu, zazpi eta zortzi atalez osatuak, hurrenez hurren. Jenny Han da haren sortzailea.
Han-ek izen bereko nobela trilogia bat idatzi zuen lehenik, eta hartan oinarritu dute telesaila. Denboraldi bakoitzean liburu bat egokitu dute. Hirugarren denboraldia estreinatuko dute 2025. urtean.
Heldu dira udako oporrak. Urtero bezala, Belly lagunekin elkartu da familiako lagun batzuek hondartzaren ondoan daukaten etxean, Conrad eta Jeremiah anaiekin. Amodiozko triangelu batean harrapatuta geratuko da.
2021eko otsailaren 8an, Amazonek zazpi ataleko denboraldi bat ekoitzi zuen trilogiako lehenengo liburutik abiatuta.
Hasiera hartan, telesailaren ekoizpenean parte hartu zuten, Han idazle eta sortzaileaz gain, Gabrielle Stantonek, Karen Rosenfeltek, Nne Ebongek eta Hope Hartmanek ere[1].
Taylor Swift abeslariaren This Love kanta erabili zuten 2022ko maiatzaren 31n argitaratutako trailerrean[2].
Jakinarazi zutenean telesail bat egitekoak zirela Han-en trilogian oinarrituta, castinga egin, eta lau aktore nagusiak zein izango ziren esan zuten lehenik[3]. Aktore nagusia, Bellyren rola jokatzen duena, Lola Tung da. Jackie Chung, berriz, haren amaren rolean aritzen da. Susannah pertsonaiaren rola interpretatzeko (Bellyren amaren lagunik onena), Rachel Blanchard aukeratu zuten. Azkenik, Conrad (Susannah-ren semea) Christopher Brineyk antzezten du.
The Summer I Turned Pretty telesailaren lehen denboraldia Greater Wilmington-en filmatu zuten, Ipar Carolinan (AEB), 2021eko ekaina eta urria bitartean. Berez, telesaila Cousins Beach izeneko fikziozko hirian dago girotuta, eta, toki hura sortzeko, Wilmington hirian eta inguruko hainbat lekutan aritu izan dira filmatzen[4].
Lehenengo denboraldia 2022ko ekainaren 17an estreinatu zen, eta bigarrena, 2023ko uztailaren 13an [5]. Biak ikusgai daude Prime Video plataforman. Hirugarren denboraldia 2025eko udan estreinatuko dutela esan dute [6].
Telesailak kritika onak izan ditu oro har. Rotten Tomatoes kritiken datubasean, telesailaren batez besteko kalifikazioa %75ekoa da[7]. Metacritic webgunean, 72 puntu ditu ehunetik[8].