The Tall Men (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | The Tall Men |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Raoul Walsh |
Gidoigilea(k) | Sydney Boehm (en) Frank S. Nugent |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Louis R. Loeffler (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Mark-Lee Kirk (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Victor Young |
Argazki-zuzendaria | Leo Tover |
Jantzi-diseinatzailea | William Travilla (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Texas |
The Tall Men (euskaraz Gizon Garaiak) 1955eko Raoul Walsh estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. Clark Gable, Jane Russell eta Robert Ryan aktoreek antzeztu zuten.
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila (1861-1865) amaitu berri dela, Konfederazioaren alde Quantrilen gerrilan borrokatu diren Ben (Clark Gable) eta Clinto Allison (Cameron Mitchell) texastar anaiak Montanara urre bilaketan jardutera eta nola edo hala dirua lortzera joan dira.
Bertan, Nathan Stark (Robert Ryan) negoziogizon handiustea lapurtzera doazen unean, hark Texastik ganadua Montanara gidatzeko kontratatzea konbentzituko ditu. Ibilbidean zehar, Bella Turner (Jane Russell) emakume ederra ezagutu eta oztopo ugari gainditu beharko dituzte, tartean bidelapurrak eta siouxak, bai eta Ben eta Nathanek Bellaren maitasuna lortzeko lehia bizia ere.