The Tamarind Seed | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1974 |
Izenburua | The Tamarind Seed |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | espioitza-filma eta melodrama (en) |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Blake Edwards Evelyn Anthony |
Gidoigilea(k) | Evelyn Anthony |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Evelyn Anthony |
Konpainia ekoizlea | Lorimar Television (en) ITC Entertainment (en) |
Edizioa | Ernest Walter (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Barry |
Argazki-zuzendaria | Freddie Young |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Barbados |
Bideoa | YouTube |
The Tamarind Seed (euskaraz Tamarindoaren Hazia), 1974ko Blake Edwards estatubatuarrak zuzendutako amodiozko espioitza drama film bat da. Evelyn Anthony idazlearen 1971ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Julie Andrews eta Omar Sharif aktoreek antzeztu zuten.
Bere senarra auto istripu batean zendu ondoren, Judith Farrow (Julie Andrews) Erresuma Batuko Barne Ministerioko langileak bere ezkontz bizitzaren azken aldian bizitako hoztasunaren errudun sentitzen da. Horregatik, Barbados uharteetan oporraldi batean ezagutu berri duen Feodor Sverlo (Omar Sharif) Parisko sobietar enbaxadako kolonelarekin hasi duen maitasun harremana mantentzea ez zaio erraza egingo. Aldi berean, harreman honek Erresuma Batuko Inteligentzia Zerbitzua eranaiarazi eta alerta-egoeran jarri du, sobietarrak Judith erakarri eta kontraespioitza egitera bultzaraziko duela uste baidu.