The Terror (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | The Terror |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 20 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama, psychological thriller (en) eta eleberrietan oinarritutako telesaila |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Terror (eleberria) |
Antzezlea(k) | |
Jared Harris (Francis Crozier) Tobias Menzies (James Fitzjames) Ciarán Hinds (John Franklin) Paul Ready (en) (Harry Goodsir) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Marcus Fjellström (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | AMC (telebista katea) |
Hasiera-data | 2018ko martxoaren 26a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pag |
amc.com… | |
|
The Terror (euskaraz: «Izua»), AEBetako telesail bat da, 2018ko martxoaren 25ean AMC telebista-katean. Dan Simmons estatubatuar idazlearen izen bereko eleberrian (2007) oinarritua dago, eta 1845-1847ko Sir John Franklinen Artikoko britainiar espedizio galduaren istorio fikzionatua kontatzen du, fantasiazko zenbait elementu gehituz. Lehenbiziko denboraldia Jared Harris, Tobias Menzies eta Ciarán Hinds aktoreek antzeztu zuten.
Ridley Scott, Alexandra Milchan, Scott Lambert, David Zucker eta Guymon Casady ekoizleek ekoitzi zuten.
AMC kateak adierazi duenez, dagoeneko 2019rako 2. denboraldi baterako beste 10 atal berri egingo direla iragarri du, logikoki, beste istorio eta kokaleku batean girotuz, hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerrako Pazifikoko Gerran eta japoniar-estatubatuar komunitatean girotua.
1847, Britainiar Errege Itsas Armadako espedizio bat, HMS Terror eta HMS Erebus ontziez osatua, Artikora bidalia izan da, han Ipar-mendebaldeko Pasaia topatzeko helburuz. Baina bertaratzean, itsasontziek nahiz espediziokideek "Tuunbaq" delako harrapakari misteriotsu, odoltsu eta gupidagabearen erasoak jasango dituzte, bidaia bera izua eta biziraupen joko batean bilakatuz.
Elurretan eta izotzetan girotutako eszenak afektu berezi bidez sortu ziren, platoan grabatu ondoren. Horretarako erabili zen Ridley Scottek The Martian (2015) filmean planeta gorria irudikatzeko erabili zuen teknologia bera. [1]
Denboraldia | Atala | Izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria | Estreinaldia | |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 1 | "Hil Ala Bizi Joan" | Edward Berger | David Kagjanich | 2018ko martxoaren 25a | |
2 | 2 | "Odol" | Edward Berger | Soo Hugh | 2018ko martxoaren 26a | |
3 | 3 | "Eskailera" | Sergio Mimica-Gezzan | Gina Welch | 2018ko apirilaren 2a | |
4 | 4 | "Zigortua, Mutiko Bat Bezala" | Edward Berger | David Kajganich | 2018ko apirilaren 9a | |
5 | 5 | "Lehen Tiroa Irabazle, Mutilak" | Sergio Mimica-Gezzan | Josh Parkinson | 2018ko apirilaren 16a | |
6 | 6 | "Errukia" | Sergio Mimica-Gezzan | Vinnie Wilhelm | 2018ko apirilaren 23a | |
7 | 7 | "Afari Izugarria" | Tim Mielants | Andres Fischer-Centeno | 2018ko apirilaren 30a | |
8 | 8 | "Terror Zelai Garbia" | Tim Mielants | David Kajganich | 2018ko maiatzaren 7a | |
9 | 9 | "C-a, C-a, C Irekia" | Tim Mielants | Soo Hugh | 2018ko maiatzaren 14a | |
10 | 10 | "Joanak Gara" | Tim Mielants | David Kajganich | 2018ko maiatzaren 21a | |