The Thief of Bagdad (euskaraz Bagdadeko Lapurra), 1940ko Michael Powell, Ludwig Berger, Tim Whelan, Alexander Korda, Zoltan Korda eta William Cameron Menziesek zuzendutako fantasiazko film bat da. Conrad Veidt, Sabu, John Justin, June Duprez eta Rex Ingram aktoreek antzeztu zuten.
Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria (Lawrence W. Butler eta Jack Whitney), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Georges Périnal) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Vincent Korda).
Bagdad, Ahmad (John Justin) Bagdadeko kalifa da, baina Jaffar (Conrad Veidt) visir gaiztoak jauregitik kanporatzea lortu eta printzesarekin (June Duprez) ezkondu nahi du, horrela erresuma bereganatzeko asmoz. Ahmad hiriko jende xehe eta txiroen artean dabil eta azkenean espetxeratua izango da. Kartzelan dagoela, Abu (Sabu) lapurra ezagutu eta biak batera ihes egitea lortuko dute. Abuk botila batean Jenio bat topatu eta hiru desio eskatuko dizkio, tartean Ahmadek bere erresuma berreskuratzea.