The Wind That Shakes the Barley (euskaraz Garagarra astintzen Duen Haizea) Irlandar Independentzia Gerra (1919-1921) eta Irlandako Gerra Zibilari (1922-1923) buruzko 2006ko Ken Loach zuzendariaren filma da. Filma burutu aurretik, denbora luzez Loachen laguntzailea den Paul Lavertyk idatzia izan zen. Irlandako historiako drama honek Cork konderriko anai batzuen istorioa azaltzen digu, anai hauek euren bizitzako gertakizun batzuen ostean Irlandako independentzia lortu eta Erresuma Batuaren aurka borrokatu asmoz Irlandako Armada Errepublikarraren kide bilakatuko dira, pertsonaia hauek Cillian Murphy eta Pádraic Delaney aktoreek antzezten dituzte.
Izenburua izen bereko "The Wind That Shakes the Barley" irlandar abesti herrikoiaren izendapenetik bereganatzen du.
2006an filmak Canneseko Zinemaldiaren Urrezko Palma saria irabazi zuen. Filma munduan zehar ongi hartua izan zen, gaur egun arte Loachen filma batek irabazi duen diru etekin handiena lortu du, horretaz gain Irlandan grabaturiko inoizko irlandar filma independienterik garestiena ere bada.