The Wolfe Tones | |
---|---|
The Wolfe Tones taldeko kideak ezkerretik eskuinera: Brian Warfield, Noel Nagle eta Tommy Byrne. | |
Datuak | |
Jatorria | Inchicore, Dublin, Irlandako Errepublika |
Musika mota | Irlandar Folka, Irlandar abesti abertzaleak |
Urteak | 1963 - gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Shanachie Records |
Taldekideak | |
Derek Warfield Brian Warfield Noel Nagle Tommy Byrne Bob Thomas | |
Informazio gehigarria | |
The Wolfe Tones taldearen webgune ofiziala | |
The Wolfe Tones Irlandako musika errebelde edo abertzalean sakonki errotutako taldea da. Beren izena 1798ko Irlandako matxinadaren buru nagusia izan zen Theobald Wolfe Tone irlandar abertzalearen deituratik hartu zuten, halere esanahi bakoitza ere badu, irlandar musika giroan wolfe tone bat biolinen saileko musikatresnei eragin diezaioketen soinu faltsua baita.
Taldearen jatorria 1963ra atzeratu daiteke, Dublingo auzogunea den Inchicore auzoko hiru haurrek, Brian eta Derek Warfield anaiak eta Noel Nagle, beren dirutxoa lortzeko asmoz batera jotzea erabaki zutenean. Honek hiru lagunak Irlanda guztiko fleadhs (festak) eta musika jaialdietara aurkezteko aukera eman zielarik.
Brian Warfieldek 2004ko DVDean oroitarazten duenez Ameriketan 14 urtez bizi izan ziren, bertan astero eta hilabetero etengabeko musika emanaldiak ematen zituztelarik.
1989 urte aldera Derek Warfieldek Amerikar ekoiztetxe batekin kontratua sinatu zuen. Kontratu honen ondorioz taldeko gainontzeko kideak itxuraz behintzat beren ordezkapen eta iritzia erabiltzeko aukerarik gabe utzi zituen. Kontratua atzera botatzeko gaitasunik gabe, materiale berria sortzeko betarik gabe birak emateari jarraitu behar izan zuten.
1995an Derek Warfieldek oraindik bere izenpean grabatzeko aukera zuelarik "Legacy" estudioko diska kaleratu zuen. Derekek abestu eta mandolina jotzen zuelarik, bilduma hau talde berri bateko moldaketa bat izan zen, halere Derek The Wolfe Tones taldearekin biran jarraitu zuen. Dereken bakarkako lanek bi urtez jarraitu zuten.
Orduan 2001an Limericken jotako giga baten ondoren, Derekek oraindik gaur egun ezezagunak diren arrazoiengatik taldea laga zuen. Brian, Noel eta Tommyk beranguago "You'll Never Beat the Irish" ("Irlandarrak Ez Dituzue Inoiz Garaituko") diska argitaratu zuten, honekin kritikarien goraipamen orokorra lortu eta 6 hilabete ostean platinozko 3 diska bereganatu zituztelarik.
The Wolfe Tones taldeak euren 45. urteurrena 2008ko urtarrilaren 26ko Igande batez Belfasteko Waterfront Hall antzokian emandako musika emanaldi berezi batekin ospatu zuten.
Brian Warfieldek Celtic Football Club taldeko 100. urteurrena ospatzeko "Celtic Symphony" abesti ospetsua idatzi zuen. Hainbat eta hainbat musika taldeek abesti honen bertsio ezberdinak jo izan dituzte. Talde honetako beste abesti ezaguna Joe McDonnell da, 1981ko Gose Greban hil zen bosgarren presoa eta IRA kideari buruzko abestia da.
"A Nation Once Again" irlandar abesti ospetsuaren beren berkaleratzea BBC World Servicen garai guztiko abesti aipagarrinatzat aukeratu zuten.
Kutxa/Bilduma