Theori gutunak (Vincent van Gogh) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Vincent van Gogh |
Argitaratze-data | 1914 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | epistolary fiction (en) |
Hizkuntza | frantsesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Theori gutunak, Vincent Van Gogh (Groot Zundert, Herbehereak 1853- Auvers-sur-Oise, Frantzia 1890) margolariak bere anaiari idatzitako gutunak dira. 1872. urtetik bere suizidioa baino egun bat lehenago arte bidali zizkion anaiari gutunak. Theori bidaltzeaz gain, bere gurasoei, arreba gazteari, Van Rappard pintore holandarrari eta Emile Bernand pintore frantses postinpresionistari ere idazten zien. Gutun hauek bere bizitzaren berri ematez gain, bere izaera, nortasun, arazo, frustazio eta ibilbide artistikoaren berri ere ematen dute.
Vincent Willem Van Gogh margolari postinpresionista herbeheretar ospetsua izan zen. Bizirik zegoen bitartean arrakastarik lortu ez bazuen ere, saldu zuen obra bakarra anaia berak erosia izanik, hil ostean izugarrizko arrakasta lortu zuen eta gaur egun artearen historiako pintore garrantzitsuenetako bat izatera pasa da. Bere anai txikia Theo van Gogh (1857-91), arte merkataria izan zen eta berak lagundu zuen ekonomikoki Vincent artearen munduan aurrera egin zezan. Theo eta Vincent-en elkarren arteko harremana oso estua zen. Kartetan erlazio afektibo hau oso nabari ikusten da, batak besteari gutunak maiztasun handiz bidaltzen zizkiotelako besteak beste. Theo, Vincenten arte mezenasa izateaz gain, pertsonalki oso euskarri garrantzitsua izan zen pintorearentzat.
Kartei hasieran Londresen ematen die, bertan lanean ari zen La Haya, familiako enpresak zuen sukurtsal batean. Pariseko sukurtsalera aldatu zuten gerora, eta bertan antzinaroko eta pintura garaikidearekiko interesa azaldu zuen. 1876. urtean Etten hirira bueltatu eta momentu nahasiak izan ziren, zer nahi zuen ez jakiteaz gain, zenbait krisi erlijioso pairatu baitzituen. Erlijioarekiko interes hori erakutsi ostean, teologia ikastera lekuz aldatu zen Amsterdamera eta predikari ikasketak egin ostean lanean hasi zen Borinage mehatzaritza arroan. Bizitza hori abandonatu eta bi urtez leku batetik bestera noraezeko ibili zen.
Urte hauetan erlijiosoarekiko zuen interes guztia galdu zuen. 1881. urtean bere anaia Theoren laguntzaz eta Antonio Mauve lehengusuaren bultzadaz lehengo pinturak egin zituen. Momentu honetan ere, Cristina -Sien- izeneko prostituta batekin elkarbanatu zuen bizitza. 1885-1886ko neguan, aitaren heriotzak eta diru beharrak bultzatuta Amberesera joan zen. Honen ostean Parisera lekuz aldatu eta anaiarekin biziko da bi urtez. Garai honetan bere arteak loraldia pairatzeaz gain, artista ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuen, batez ere azpimarratzekoa da Paul Gauguin, honekin erlazio estuagoa sortu baitzuen. 1888ko otsailean Arlesera joan zen eta Gauguinekin elkarbanatu zuen bertako esperientzia. Euren arteko izaeren bateraezintasunak eramanda urte bereko abenduaren 23an belarria moztu zuen. Bere zorotasunaz jakitun azkeneko bizitzako urteak instituzio psikiatrikoetan pasa zituen, hala nola, Sain- Rémy eta Auvers-su- Oisen, hil zen herrian.[1]
Aurreko atalean azaldutako ibilbide pertsonalaz gain, bere hausnarketak, gogoetak, ezinegonak ere plasmatzen dituzte gutunek. Van Goghen ibilbide pertsonalak erlazio zuzena du bere ibilbide profesionalarekin. Bere izaera bortitzak markatu zion lana, lagunekiko harremana, baita artistekiko erlazioa ere . Arazo psikotikoak ere ikus daitezke kartetan zehar.
Artearen inguruko gogoetak ere agertzen dira lerro hauetan zehar. Gogoeta hauetan artean eginbeharrez, artisten bizitzez edo artista beraren inguruan hitz egiten dute besteak beste.
“Arteaz ezagutzen dudan definizio honena hauxe da: “artea naturari atxikia dagoena gizona/gizakia da; natura errealitatea eta egia da: esanahi originala. artistak ikusgarritasuna eta espresioa ematen dio, salbatzen du, argiztatzen du eta askatzen du”. (130. gutuna).
“Artea eta bizitza aldi berean sentitzen ditut, artea bizitzaren esentzia dela pentsatzen baitut”. (218. gutuna).
“Pinturak badu amaigabea den zerbait (...) baina sentimenduak adierazteko baliabide ederra da. Harmoniak eta kontrasteak ezkutatzen dira kolorearen antzean, elkarlanean aritzen dira eta ezingo lirateke beste era batean erabili” (226. gutuna)
“Artistaren bizitzan depresioa beti dago presente. Baita bizitza ideal eta ezinezko bat izatearen nostalgia ere. (489. gutuna)
Bere gaixotasunaren inguruko aitorpenak ere azaltzen dira.
“Momentu hauetan jabetzen naiz nire gaixotasunaren ondorioz jendeari sorrarazi nizkion arazoez” (585. gutuna).
Hainbat alor ezberdinetako pertsonek egin dituzte gogoetak Van Goghen bizitzaren inguruan eta horretarako beharrezkoak izan dira gutunak. Arte ikerlariez gain, medikuek, psikiatrek, psikologoek… landu dituzte Van Goghen lanak, batez ere interesa bere arazo mentaletan ezarriz. M. Nieto Barrera bere patobiografia Vincent Vanghogen lanean, banatzen du Van Gogh anai zaharrenaren bizitza bi etapatan. Etapa psikotikoa eta etapa eskizofrenikoa. Bi fase hauek, kartetan agertzen dira eta gaixotasun horien aztarnak topa daitezke bertan. Geroz eta gaixoago egon orduan eta arte landuago bat burutu zuela esaten da. Gizon gaixoa izateaz gain, jeinu bat izan zen.
Eskizofrenia zuela ikertu da, eta bere arte, zein gutunetan ikus daiteke. Hauek dira hori ondorioztatu izanaren adibideetako batzuk. Errealitatearekiko kontrola galtzea, jendearekin tratatzeko modua, pragmatikotasuna bere bizitza guztian zehar, bere burua begiratzeko eta autoerretratatuak egiteko beharra.
Van Goghen lana aztertzeko unean berebizikoak izan dira bere anaiari bidalitako gutun hauek. Gutun hauek bere artea hobeto ulertzen laguntzeaz gain, bere bizitza, bere pentsamenduak, hausnarketen inguruan jakiteko funtsezkoa da. Beraz, bere ibilbide artistikoaren berri emateaz gain, bere bizitza pertsonalaren inguruko gogoeta eta bizipenak ere laburbiltzen dira Vincentek idatzitako lerro horietan.
Liburuak:
Artikuluak:
https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1202095