Theresa Kachindamoto | |||
---|---|---|---|
2003 - ← Kachindamoto VI Justino (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dedza District (en) , ? (59/60 urte) | ||
Herrialdea | Malawi | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa txewera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, aktibista eta idazkaria | ||
Lantokia(k) | Zomba (en) eta Monkey Bay (en) | ||
Theresa Kachindamoto Malawiko erdialdeko zonaldeko Dedza distrituko buruzagia da, Inkosi deitua. 900.000 pertsona baino gehiagorengan autoritate informala dauka. Haurren arteko ezkontzak disolbatzeko eta nerabe eta haurren hastapen erritu sexualen aurka egiten duen lanagatik da ezaguna.[1]
Theresa Kachindamoto Dedza distrituko agintari familia bateko hamabi anai-arreben arteko gazteena da. Malawiko hegoaldeko Unibertsitate batean egin zuen lan 27 urtez idazkari moduan. Ezkondua dago eta 5 seme ditu. 2003an, Dedza distrituko buruzagi edo Inkosi aukeratu zuten. Kachindamoto VII.a bihurtu zen Justino Kachindamoto VI.aren ondoren, 1988tik 2001era karguan egondakoa.[2]
Malawi munduko herrialde pobreenetakoa da eta GIBaren infekzio tasa populazioaren % 10ekoa da. 2012an, Nazio Batuen inkesta batek aurkitu zuen Malawiko nesken erdia baino gehiago 18 urte bete baino lehen ezkondu zirela. Honek Malawi haurren arteko ezkontza tasarik handienetako bat duen herrialde bat egin zuen, landa-eremuetan batez ere tasak oso altuak zirelarik. Neska gazteak, batzuetan zazpi urte bezain gazteak, sexualki deitoragarriak diren tradizioak jasaten dituzte, kusasa fumbi (garbiketa) sexu-hastapeneko kanpamentuak barne. 2015ean, Malawik 18 urtetik beherako ezkontza debekatzen zuen lege bat onartu zuen. Hala ere, tradiziozko agintariek jarraitzen dituzten ohitura eta konstituzioen arabera, haurrak ezkondu daitezke gurasoek onartuz gero.[1]
Kachindamoto asaldatu egin zen bere zonaldeko haurren ezkontza tasak jakin zituenean. Ezin zituen gurasoek beren ikuspegiak aldatzeko konbentzitu, baina auzoko 50 azpi-buruzagiak ezkontza goiztiarrak debekatzea eta eginda zeuden ezkontzak deuseztatzera behartu zituen. Lau azpi-buruzagi kaleratu egin zituen, haien zonaldeetan aurren arteko ezkontzak aurrera jarraitzen zutelako. Ezkontza hauek deuseztatuak izan zirenean onartu zituen berriro. Komunitateko buruzagiak konbentzitu zituen haurren arteko ezkontza baimentzen zuen kode zibila aldatzeko. 2016 urtera arte, 850 ezkontza goiztiar deuseztatu zituen.[1] Bere ekintzek nazioarteko aitorpena ekarri diote.[3][4]