Thirteen Ghosts | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2001 |
Izenburua | Thirteen Ghosts |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta ghost film (en) |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Vancouver |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Steve Beck (en) |
Gidoigilea(k) | Robb White (en) Neal Marshall Stevens (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gilbert Adler Joel Silver Robert Zemeckis |
Konpainia ekoizlea | Dark Castle Entertainment (en) |
Edizioa | Derek Brechin (en) Edward Warschilka (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Frizzell |
Argazki-zuzendaria | Gale Tattersall |
Argumentu nagusia | Naturaz gaindiko fenomenoa |
13ghosts.warnerbros.com | |
Thirteen Ghosts, 13 Ghosts edo Thir13en Ghosts (euskaraz Hamairu Mamu) 2001eko Steve Beck estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Tony Shalhoub, Matthew Lillard, Embeth Davidtz, Adam Kaminski, Shannon Elizabeth, Alec Roberts, Rah Digga eta F. Murray Abraham aktoreek antzeztu zuten.
1960ko 13 Ghosts filmaren berregokitzapena da. Kanadako Vancouver hiri inguruan eta Britainiar Columbian filmatu zen.
Kriticos familia lasai eta patxadaz dirau, baina zoritxarrez bapatean Arthurren (Tony Shalhoub) emaztea eta Kathy (Shannon Elizabeth) eta Bobbyren (Alec Roberts) ama den Jean hiltzean dena aldatuko da. Goiz batez, hirukotea eta haurtzaina (Rah Digga) gosaltzen ari direla abokatu (JR Bourne) baten bisita jaso eta Arthuren urrutiko osaba batek (F. Murray Abraham) hil berri batek ondorengotzan etxalde zoragarri bat laga diela berri emango die. Familiako kideek ustez usadiozkoa izango den etxaldea bisitatzean, harrituta sofistikatua eta erabat modernoa dela ikusi eta barnealdetik ikustea ere erabakiko dute.
Halere xehetasun garrantzitsu batetaz ez dira ohartu: etxalde hau etxe soil bat izatetik haratago dagoela, bere baitan makina bat baita, gerora aipatuko den bezala, Deabruak berak diseinatu eta Heriotzak martxan jartzen duen makina. Cyrus, Arthuren osaba xelebre, mamu-ehiztari eta zitalak, zinez etxalde hura zodiako beltzeko 12 espiritu gaiztoen espetxe bilakatu zuen. Espiritu hauek laisterrera etxalde barnean sartzea ausartu diren senideak izutzen hasiko dira. Infernuaren ateak Lurrean irekiaraziko dituen konfigurazioa osatzeko senideetako batez jabetzea besterik ez dute, hots, maitasun garbiaren ondorioz egindako ekintza batetik hamairugarren mamu bat sortuko da, eta Cyrusek hamairugarren mamu hori izateko Arthur Kriticos hautatu du, bere seme-alaba Kathy eta Bobby infernuko makina horren hatzaparretatik bizirik ateratzeko borrokatuko baita.
Etxaldearen barnean harrapaturik bizi diren 12 mamuak honako hauek dira: