Tiktaalik | |
---|---|
375 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Generoa | Tiktaalik [[|]] |
Datu orokorrak | |
Aurkitzailea | Neil Shubin (en) eta Ted Daeschler (en) |
Tiktaalik Sarcopterygii arrainen barruko genero monoespezifikoa da, orain dela 375 milioi urte bizi izan zena, Devoniar garaian. Tetrapodoekin harreman handia duten hainbat ezaugarri zituzten[1].
Tiktaalik arrain eta anfibioen arteko trantsizio eboluzionarioaren ordezkaria izan liteke, eta oxigeno eskasuko eta ur-sakonera eskaseko habitat ezberdinetara Sarcopterygii taldeko arrainek izandako adaptazioak erakusten ditu.
Genero hau, edo antzeko besteren bat, izan zitekeen anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztunen arbasoa. Tiktaalik generoaren fosilak 2004an aurkitu zen Ellesmere uhartean, Nunavut, Kanada.