Timo Boll | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Erbach, 1981eko martxoaren 8a (43 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mahai-tenislaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 181 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Timo Boll (Erbach), Renania-Palatinatua (Alemania), 1981eko martxoaren 8a) mahai-tenisean lehiatzen den kirolari alemaniarra da.[1]
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), zilarrezko domina eskuratu zuen Alemaniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen atzetik eta Hego Koreakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Christian Süß-ek.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezkoa eskuratu zuen Alemaniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen eta Hego Koreakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Bastian Steger-ek.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa eskuratu zuen, berriro Alemaniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen eta Japoniakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Bastian Steger-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa eskuratu zuen Alemaniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen atzetik eta Japoniakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Patrick Franziska-k.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2008 | Pekin Txina |
Taldeka, gizonezkoa[4] | |
2012 | Londres Erresuma Batua |
Taldeka, gizonezkoa[5] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Taldeka, gizonezkoa[6] | |
2020 | Tokio Japonia |
Taldeka, gizonezkoa[7] |