Tobera, aeronautikan, kono-formako atala da, erreakzio motorren atzealdean dagoena. Bertan, turbinatik datorren gasa zabaldu egiten da eta, ondorioz, presioa jaitsi ahala ihes-gasen abiadura handitzen. Beraz, airea sartu den baino abiadura handiagoaz ateratzen da. Horrela sortzen da hegazkina aurrerantz bultzatzeko behar den energia zinetikoa.[1][2]