Tommaso Landolfi

Tommaso Landolfi

Bizitza
JaiotzaPico1908ko abuztuaren 9a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1908ko abuztuaren 9a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1979ko uztailaren 8a)
HeriotzaErroma1979ko uztailaren 8a (70 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFlorentziako Unibertsitatea
Convitto Nazionale Cicognini (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea eta kritikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
tommasolandolfi.net

Tommaso Landolfi (Pico, Lazio, 1908ko abuztuaren 9a - Ronciglione, Italia, 1979ko uztailaren 8a) italiar idazlea izan zen.

Ama oso gazte zela hil zitzaion, eta Cicognini de Prato barnetegira bidali zuten. Oso irakurzalea zen, eta mirespen handia zien Dante, Giacomo Leopardi eta D´Annunziori, baina baita alemaniar, frantses eta errusiar idazleei ere. Besteak beste, idazle haien itzultzaile aritu zen.

Lehenengo liburua idatzi zuenetik bertatik, nabarmena zen bere idazkeraren originaltasuna: Dialogo dei massimi sistemi (1937, "Sistema handiei buruzko elkarrizketa"). Lehenengo urteetan, abangoardiako aldizkariak irakurtzen zituztenen eskura besterik ez ziren iristen bere lanak. Lan horietako pertsonaiak bitxiak ziren, umore beltzaz baliatzen zen, eta animaliak sartzen zituen askotan protagonista gisa. Pietra lunare (1939) lanean, esate baterako, mutiko gazte baten eta ahuntz eme baten arteko ezkutuko harremana azaltzen du. 1942an La Spada ("Ezpata") lan sadikoa argitaratu zuen, eta ondoren, Cancroregina (1950) zientzia-fikzioko kontakizuna. Le Due Zittelle (1950, "Bi Neska Zaharrak") lanean, berriz, bi neskazaharrek hazitako tximino baten abenturak eta heriotza azaltzen ditu. 1953an La Bière du pécheur ("Arrantzalearen hilkutxa") argitaratu zuen, gogoeta autobiografikoak eta datarik gabeko egunkarietako orrialdeak nahasten dituena. Landolfik idatzi zuen guztia larritasunak eragina da, eta bere lanetan beti agertzen da erruaren ideia, pertsonaien beldurren eta fobien bidez adierazia. Intzestua ere gai arrunta da Landolfiren lanetan, Un Amore del nostro tempo (1965, "Gure garaiko amodioa") obrak erakusten duenez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]