Tomás Maldonado | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1922ko apirilaren 25a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Buenos Aires Ulm Milan Londres Bolonia Princeton |
Heriotza | Milan, 2018ko azaroaren 26a (96 urte) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania italiera ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, filosofoa, industrial designer (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Boloniako Unibertsitatea Politecnico di Milano Ulm School of Design (en) ![]() |
Jasotako sariak |
Tomás Maldonado (Buenos Aires, 1922ko apirilaren 25a - Milan, 2018ko azaroaren 26a) argentinar pintore, diseinatzailea eta pentsalaria izan zen. Arte ederrak ikasi zituen Buenos Airesen, eta Argentinako abangoardiako mugimenduekin lotuta hasi zen lanean. 1954an, Alemaniara joan zen Ulmeko Hochschule für Gestaltung-en eskolak ematera. 1964-1966 urteen artean eskola horretako zuzendari izan zen, eta, 1964an, saiakera bat idatzi zuen, Ulm, zientzia eta proiezioa, diseinuaren izaera sistematikoaren aldekoa. Bere proiektuen artean, aipatzekoa da Olivetti programatzaileentzako egindako kode-sistema, Gui Bonsiepperrekin elkarlanean. 1967an, Milanera joan zen eta, gero, irakasle hasi zen Boloniako Filosofia eta Letretako Fakultatean. 2000. urtean, pintatzeari ekin zion berriz, 45 urtez praktikatu gabe egon ondoren. Maldonadok garrantzi handia izan du diseinuaren bilakaeran.