Toro | |||
---|---|---|---|
Kolonbiako udalerriak | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Kolonbia | ||
Kolonbiaren banaketa administratiboa | Valle del Cauca | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 4°36′36″N 76°04′42″W / 4.61°N 76.0783°W | ||
Azalera | 166 km² | ||
Altuera | 950 m | ||
Demografia | |||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1537 (egutegi gregorianoa) | ||
toro-valle.gov.co… |
Toro Kolonbiako Valle del Cauca departamenduaren iparraldean dagoen hiri eta udalerri bat da. Klima epela da.
Toro deitzen zaiola uste da, eskualdea bisitatu zuten konkistatzaileen artean Espainiako Zamorako probintziako Toron jaiotakoak zirelako.
Toro 1537ko ekainaren 3an sortu zuen Melchor Velásquez de Valdenebrok.
Ekonomiaren oinarria nekazaritza, abeltzaintza eta meatzaritza da, duela gutxi azukre-kanabera, mahatsa eta pasio-fruta laborantza areagotu egin da, batez ere kafea, platanoa, babarrunak, mandioka, kotoia, sorgoa eta barazkiak. Kafearen laborantza muinoaren magalean monolaborantza ustiategi bihurtuta nabarmentzen da.
Toron San Joan Bataiatzailea kapera dago, 450 urte inguru dituena. Oraindik egurrezko horma-hobiak, edertasun handiko irudi erlijioso batzuk, erakusketa eta garaiko misala gordetzen ditu. San Joan Bataiatzailearen jatorrizko margolan bat dago aldareari dagokiona. Oraindik abesbatza eta pulpitoa mantentzen dira.