Tortilla Flat | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | John Steinbeck (1935) |
Argitaratze-data | 1935 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Tortilla Flat |
Hizkuntza | Ingeles |
Argitaletxea | Pascal Covici (en) |
Herrialdea | AEB |
OCLC | 576516 |
Euskaraz | |
Izenburua | Tortilla Flat |
Itzultzailea | Koro Navarro |
Argitaratze-data | 1995 |
Orrialdeak | 248 |
ISBN | 978-84-7917-480-4 |
Tortilla Flat (ingelesez: Tortilla Flat) John Steinbeck Nobel saridunak idatzitako eleberria da. 1935ean argitaratu zen. Kaliforniako Monterey hirian girotuta dago, Lehen Mundu Gerraren osteko garaian.
Liburuak paisano talde baten istorioak kontatzen ditu. Horiek mexikar jatorrizko biztanle pobreak dira. Dannyk, protagonista denak, eta bere lagunek bizitza xahutzen dute mozkortzen, borrokatzen eta arlote gisa, Dannyk bere aitonarengandik bi etxe herentzia gisa jasotzen dituen arte. Batean Danny biziko da eta bestean bere lagun batzuk, bigarren etxea sute batean desagertzen den arte. Handik aurrera, lagun guztiak Dannyrekin biziko dira. Etxeak ordena pixka bat jarriko dio taldearen bizitzari. Etxeak Mahai Biribilaren antza hartuko du eta Dannyren adiskideek, beraz, hango zaldunen antza.