Tove Skutnabb-Kangas | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Helsinki, 1940ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Finlandia |
Heriotza | Lund, 2023ko maiatzaren 29a (82 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Robert Phillipson |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa suediera finlandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
tove-skutnabb-kangas.org |
Tove Skutnabb-Kangas (Helsinki, 1940ko uztailaren 6a – Lund, Suedia, 2023ko maiatzaren 29a) finlandiar hizkuntzalari eta pedagogoa izan zen, hizkuntza gutxituen hiztunen eskubideetan berezitua eta gutxiengo hauen aldeko lanean nabarmendu zena.
Helsinkin jaio zen, eta bi ama-hizkuntzarekin hazi, suediera eta finlandiera, Finlandiako gutxiengo suediarraren barruan.[1]
Hiriburuan bertan ikasi ondoren, irakasle eskola batean lan egin zuen denbora laburrean. 1967tik 1968ra AEBetara joan zen, eta Harvardeko Hizkuntzen Sailean lanpostu bat lortu zuen. Ondoren, Helsinkin lan egin zuen irakasle gisa. 1970etik Finlandiako eta Danimarkako unibertsitateetan ikertzaile gisa jardun zuen. 1976an lortu zuen lehen doktoretza, gaitzat elebitasuna izan zuelarik. 1995etik 2000ra Roskildeko Danimarkako Unibertsitatean irakatsi zuen, non ikertzaile bisitaria izan zen 1979tik 2007ra. Gero erretiroa hartu zuen. [2]
Bere lanaren gai nagusia elebitasunaren baldintzen ikerketa da. 1980ko hamarkadaren hasieran, funtsezko zeregina izan zuen hizkuntza gutxituen aurkako diskriminazioa analisatzeko orduan, eta ordutik hizkuntzakeria edo glotofobia kontzeptua garatu bada neurri handi batean berari esker da.
Euskal Herrian 2004an egindako mintegi batean esan zuen: "Hizkuntz eskubideak giza eskubideak dira, beraz, giza hizkuntza eskubideei buruz hitz egin behar da. Horiek bizimodu duinarekin erlazionatuta daude, eta badituzte bi alde: eskubide pertsonalak eta kolektiboak". Elebitasuna eta hezkuntza sistemaren gainean, zera gehitu zuen: "talde berean ama hizkuntza euskara eta gaztelania duten neska-mutikoak sartzea ez da egokia; egokiagoa litzateke bi talde egitea".[3]