Tradescantia fluminensis

Tradescantia fluminensis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCommelinales
FamiliaCommelinaceae
LeinuaTradescantieae
GeneroaTradescantia
Espeziea Tradescantia fluminensis
Vellozo, 1829

Tradescantia fluminensis landare belarkara eta hostoiraunkorra da, jatorriz Hego Amerikakoa eta apaingarri gisa erabiltzen dena. Katu belarri izena ematen zaio, baina Tradescantia generoko beste bi espezie izendatzeko erabiltzen da ere: Tradescantia pallida eta Tradescantia zebrina.

Katu belarria landare hostoiraunkor herrestari bat da, ilegabeko zurtoin eta hosto leunak dituena. Zurtoin mamitsua erraz-erraz sustraitzen da lurra ukitzean. Landareak hosto obalatu eta berde ilunak ditu, punta zorrotzekoak, distiratsuak, leunak eta mamitsuak, 32 eta 64 mm luze bitartekoak. Loreak zuriak dira, hiru petalodunak eta 13 – 25 mm diametrokoa. Udan multzo txikietan sortzen dira eta haziak gara ditzakete.

Eskualde azpitropikaletan argi betean edo erdi-itzaletan hazten da, 20 eta 40 cm.

Batez ere landare apaingarri bezala hedatu da, lorategietan, bide-ertzetan, estalduran eta (bereziki klima hotzetan) etxeko landarea gisa. Aldaxkatuz erraz ugaltzen da; zurtoinak nabarmenki segmentatuak dira eta sustraiak sarritan pitzaduretan hazten dira. Azkar hazten da, gaixotasunei aurre egiten die eta itzala jasaten du.

Tradescantia fluminensis kultibar bat
Lorea

Eskualde askotan, espezie honek lorategietatik ihes egin du, batez ere AEBtako hegoaldean, Zeelanda Berrian eta Australian. Hori dela eta, toki askotan landare inbaditzailetzat jotzen da. Sastraka trinkoak eratzen ditu oihanpean, bertako espezieen berritzea eragotziz. Ukitu gabe uzten bada, bertako basoen desagertzea eragin dezake. Klima epel eta hotzetan fruitua garatzen ez den arren, azkar sakabanatzen daiteke animaliek, gizakiek eta lurraren mugimenduek eraginda. Zurtoin mamitsuak erraz hausten dira korapiloetan eta sustraiak eratzen dituzte lur hezea aurkitzen badute. Aldaxkatuz erraz ugaltzen da.

Nomenklatura binomiala:

  • Tradescantia: izen generikoa, Lineok izendatua John Tradescant (1608-1662) naturalistaren omenez, zeinak hainbat amerikar landare Erresuma Batura eraman zituen, Virginiara egindako hiru espedizioren ondoren[1]
  • fluminensis: latinezko Rio de Janeiro-koa (Flumen Januarii)

Sinonimoak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Calflora
  2. Sinonimoak: Catalogue of life [1][Betiko hautsitako esteka]
  3. Tradescantia fluminensis PlantList
  4. «Tradescantia fluminensis» World Checklist of Selected Plant Families (Noiz kontsultatua: 2013-5-27).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]