Trados

Trados Studio ordenagailuz lagundutako itzulpenerako (OLI) software bat da. Trados GmbH enpresa alemanak sortu eta garatu zuen. 2005ean, SDL International enpresak Trados enpresa erosi zuen; eta 2020an, Erresuma Batuko RWS enpresak SDL enpresa erosi zuen.

Trados softwarea itzulpen-memoriak sortzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da, testua segmentutan banatuta eta segmentu horien itzulpena gordeta. Gainera, itzulpen-memoriak hizkuntzen arabera, erabiltzailearen arabera eta beste hainbat eratara sailkatzea ahalbidetzen du.

Jochen Hummel eta Iko Knyphausen izan ziren enpresa horren sortzaile 2004ean Stuttgarten. Hasieran Trados GmbH enpresak itzulpen zerbitzuak eskaintzen zituen, baina 80eko hamarkadaren amaieran, ordenagailu bidezko itzulpen automatikoa ematen zuten programak garatzen hasi ziren.

Tradosek MultiTerm izeneko terminologia kudeatzaile bat garatu zuen 1992an, Windows 3.1ekin lan egiten zuena. Bestalde, Translator's Workbench izeneko itzulpen memoria bat ere sortu zuten MS-DOSentzako. 1994rako bazebilen jada Workbench eta fuzzy match (kointzidentzia partzial) kontzeptua sartu zuten. Itzulpen-memorien, kudeatzaile terminologikoen eta sortu berria zen testu prosezadorearen itengrazioa zela eta, oso aldaketa garrantzitsua gertatu zen eta Tradosek IBM enpresak sortutako Translation Manager ordezkatu zuen. 1997an enpresak bere lekua egin zuen Microsoftek haren %20a erosi zuenean Tradosek zituen lokalizaziorako barne beharrak asetzeko. Jarraian etorri ziren urteak etengabeko lasterketa izan zen merkatua nork menderatuko zuen ikusteko eta baita globalizazioak ekarritako zergen aldaketetara ohitzeko.

2005ean, Trados enpresa bereganatu zuen SDL International enpresak. SDL enpresak lehenagotik beste OLI bat garatzen zuen: SDLX.

2020an, Erresuma Batuko RWS enpresak SDL enpresa erosi zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]