Trametes suaveolens

Trametes suaveolens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaTrametes
Espeziea Trametes suaveolens
Fr., 1838
BasionimoaBoletus suaveolens

Trametes suaveolens Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Boletus suaveolens, Agaricus odoratus, Polyporus itoi, Haploporus suaveolens.

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, dimidiatua, pulbinizatua edo sekzio triangeluarrarekin, ilaunduna, eremu zirkular gabe, zuria, zuri-krema kolorekoa, alutazeoa edo baita gris tonalitateekin ere.

Tutuak: Zuriak edo horixkak, luzeak 0,5 eta 2 cm bitartekoak.

Poroak: Zuriak, zabalak 0,5 eta 1-1,3 mm bitartekoak, gero horixkak bihurtzen dira, angelutsu-biribilduak, desberdinak, kamutsak edo koskadunak.

Bilbea: Lodia, zuria, samurra, gero suberoso-larrukara, eremu zirkular garbi gutxirekin; anisaren usain handiarekin.[1]

Etimologia: Trametes hitza latinezko “trama” hitzetik dator, ehun edo irun lodia, poroen itxuragatik. Suaveolens epitetoa bere usain atseginagatik du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[2]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore argi samarrak dituen Trametes bat da, erraz ezagutzen dena anis usain bereizgarria duelako.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan. Enbor bizietan, batez ere sahats eta makaletan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Guyana, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Iran, Uzbekistan, Mongolia, Japonia, Txina, Taiwan, Hego Korea, Australia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 509 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  3. Trametes suaveolens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]