Trapped (2002ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | Trapped |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | crime thriller film (en) , eleberri batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | 24 Hours (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Luis Mandoki (en) |
Gidoigilea(k) | Greg Iles (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Luis Mandoki (en) |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Ekoizle eragilea | Mark Canton |
Edizioa | Gerald B. Greenberg (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Richard Sylbert |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Ottman |
Argazki-zuzendaria | Frederick Elmes Piotr Sobociński (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Portland |
Trapped (euskaraz Harrapatua), 2002ko Luis Mandoki mexikar zinema zuzendariaren thriller film bat da. Greg Iles idazlearen 24 Hours (2000) best-seller liburuan oinarritua dago. Charlize Theron, Courtney Love, Stuart Townsend, Kevin Bacon, Dakota Fanning eta Pruitt Taylor Vince aktoreek antzeztu zuten.
Joe Hickey (Kevin Bacon), Cheryl (Courtney Love) emazteak eta Marvin (Pruitt Taylor Vince) lehengusua familia aberatsei txantaia egiten adituak dira, eta oraingoan 250.000 dolar lortzeko plan bikaina dutela pentsatzen dute: guraso dirudunak dituen Abby (Dakota Fanning) 6 urteko alaba egun bakar batez bahitu eta haren truk diru-saria bereganatzea. baina honakoan okerreko familia hautatu dute, Will (Stuart Townsend) eta Karen Jennings (Charlize Theron), neskatoaren gurasoak, alaba berreskuratzeko edozer gauza egin eta amaierararte iristeko prest baidaude.