Trastuzumab

Trastuzumab
Motakonposatu kimiko
Erabilera
Konposatu aktiboaHerceptin (en) Itzuli
Tratatzen dubularreko minbizi, invasive ductal carcinoma (en) Itzuli, gastric adenocarcinoma (en) Itzuli eta secondary neoplasm (en) Itzuli
HaurdunaldiaUS pregnancy category D (en) Itzuli
Rolaimmunological antineoplastic agent (en) Itzuli, farmako esentzial eta Antigorputz monoklonal
Identifikatzaileak
CAS zenbakia180288-69-1
ChEMBLCHEMBL1201585
EC zenbakia695-702-2
ECHA100.224.377
MeSHD000068878
RxNorm224905
UNIIP188ANX8CK
NDF-RTN0000148593
KEGGD03257

Trastuzumab minbizi mota batzuk tratatzeko erabiltzen den antigorputz monoklonala da. Zelula minbizidunetan dagoen HER2 antigenoari lotzen zaio, zelula gaizto horien ugalketa inhibituz (HER2 antigenoak zeregin garrantzitsua betetzen du zelulen ugalketa prozesuan). Herceptin izenarekin merkaturatzen da Euskal Herrian.

Trastuzumab eraginkorra da soilik HER2 antigenoa kopuru handietan duten zelula minbizidunen aurka. Zelula minbizidun horiei HER2 (+) deitzen zaie [1]. Esaterako, hainbat bularreko minbizi HER2 (+) dira. Esan behar da HER2 genea dela HER2 antigenoa kodetzen duena (17. kromosoman dago gene hori), eta zelula minbizidunetan HER2 genearen adierazpena areagotuta dagoela (ondorioz, zelula horiek HER2 antigeno kopuru handiegia dute).

Trastuzumab erabili aurretik, beraz, ezinbestekoa da aztertzea HER2 geneak gehiegizko adierazpena duen ala ez tratatu beharrreko pazientearengan.

Bularreko minbizi batzuetarako (baita bularreko minbizi metastasikoetarako ere) eta hainbat urdaileko zein hestegorriko minbiziak tratazeko erabiltzen da, zain barneko bidetik, trastuzumab.

Paziente batzuengan eragin ditzakeen albo-ondorio larriak izan daitezke. Horrenbestez, kontrol mediko zorrotz baten pean hartu behar da beti.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Trastuzumab Oncohealth Institute

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]