Trazia Garaiko ordokia (bulgarieraz: Горнотракийска низина, Gornotrakiyska nizina), Maritsaren ordokia ere deitua, hegoaldeko Bulgariako lautada zabala da, Trazia eskualde historikoaren iparraldea hartzen duena. Iparralde eta ekialdean Sredna Gora du, Rodopeak, Sakar eta Strandzha mendiguneak hegoaldean, eta Itsaso Beltza ekialdean. Maritsa ibaiak eta haren adarrek zeharkatzen dute. 16.032 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 100-200 metro arteko garaiera dauka. Lurzoru joriak ditu, oso egokiak nekazaritzarako[1], eta garia, piperrak, mahatsa, mertxikak, angurriak, tabakoa, arroza eta kotoi-landarea hazten dira, besteak beste. Plovdiv, Burgas, Stara Zagora, Pazardzhik, Asenovgrad, Haskovo, Jambol eta Sliven dira hiri nagusiak.