Triac

Triacaren geruzak.
Triacaren ikurra.

Triac-a edo korronte alternorako triodoa (ingelesez triode for alternating current) osagai elektroniko aktibo erdieroalea da. Tiristorea ez bezala, triaca bidirekzionala da, hau da korrontea bi noranzkoetan eroan dezake. Triacak bi funtzionamendu modu ditu: blokeoa eta eroapena.

Hiru elektrodoz osatua dago: atea (gate), A1 eta A2 (kasu honetan ez zaie anodo eta katodo izenak ematen alderanzgarriak direlako).

Triaca atea terminaletik desarratzen da. Ateko terminalean korronterik ez duen bitartean triaca blokeo moduan funtzionatzen du, hau da, ez du korronterik eroaten A1 eta A2 terminalen artean. Baina ateko terminalean korronte bat ezartzen zaionean triaca desarratzen da eta korrontea igarotzen uzten du, eroapen moduan egiten du lan. Eroapen moduan dabilen triaca itzaltzeko ateko korrontea kendu behar da.

Bere portaera ateko terminal komuna duten eta antiparaleloan dauden bi tiristoreen antzekoa da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]