Triazol

Triazola konposatu organiko heteroziklikoa da, C2H3N3 formula duena. Bi isomero eta bina tautomero ditu. Solido marroixka da. Uretan eta alkoholetan disolbagarria da[1][2].

Triazol
Motaazole (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin35727
MeSHD014230

Triazol ordezkatuak edo egituran triazol taldea duten konposatuak herbizida eta fungizida gisa baliatzen dira adibidez, 3-Amino-1,2,4-triazola . Kimika bioortogonalean ere baliatzen dira[3].

Gorago esan bezala triazolak bi isomero eta bina tautomero ditu. 1,2,3-triazolean hiru nitrogeno-atomoak bata bestearen ondoan daude. 1,2,4-triazolean karbono-atomo batek separatzen du nitrogeno-atomoetako bat. Tautomeroen arteko diferentzia da nitrogeno-atomok duen hidrogeno-atomoa lotuta[4].

Triazolaren isomeroak eta beren tautomeroak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «1H-1,2,3-Triazole» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  2. (Ingelesez) PubChem. «1,2,4-Triazole» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  3. (Ingelesez) Isobe, Hiroyuki; Fujino, Tomoko; Yamazaki, Naomi; Guillot-Nieckowski, Marine; Nakamura, Eiichi. (2008-09-01). «Triazole-Linked Analogue of Deoxyribonucleic Acid ( TL DNA): Design, Synthesis, and Double-Strand Formation with Natural DNA» Organic Letters 10 (17): 3729–3732.  doi:10.1021/ol801230k. ISSN 1523-7060. (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  4. (Ingelesez) «Advances in Triazole Chemistry» ScienceDirect (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).