Trimetilsilil kloruro | |
---|---|
Formula kimikoa | C3H9ClSi |
SMILES kanonikoa | [Si(C)(C)Cl&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [Si(C)(C)Cl 3D eredua] |
Konposizioa | silizio eta karbono |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | −58 °C |
Masa molekularra | 108,016 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | IJOOHPMOJXWVHK-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 75-77-4 |
ChemSpider | 6157 |
PubChem | 6397 |
Reaxys | 1209232 |
Gmelin | 85069 |
ChEMBL | CHEMBL1505385 |
RTECS zenbakia | VV2710000 |
ZVG | 2670 |
DSSTox zenbakia | VV2710000 |
EC zenbakia | 200-900-5 |
ECHA | 100.000.819 |
MeSH | C039293 |
UNII | 62UO4690X6 |
Trimetilsilil kloruroa edo trimetilklorosilanoa konposatu organosilziikoa da sililo-haluroen familiakoa (CH3)3SiCl formula duena eta sarritan Me3SiCl edo TMSCl laburtzapenez izendatzen dena. Likido kolorge eta lurrunkorra da, urarik ez dagoenean egokorra. Kimika organikoan erabilera zabala du[1].
Trimetilsilil kloruroa kantitate handitan prestatzeko metil kloruroa silizio- eta kobre-aleazio batekin erreakzionarazten da. Prozesu honen helburu nagusia dimetildiklorosilanoaren sintesia da, baina prozesu horren emaitzak ere badira monometil eta trimetil deribatuak. Ondoren nahasteko produktuak destilazioz separatzen dira. Oro har, erreakzio-nahastearen % 2-4 bitartean deribatu monokloratua izaten da, zeinak azeotropo bat eratzen duen MeSiCl3-ekin.
Trimetilklorosilil kloruroak erabilera askotarikoak ditu kimika organikoan. Izan daiteke, trimetilsililo taldearen zein kloruro-ioi anhidroen iturria. Alkohol eta amina funtzio-taldeek TMSClrekin kuantitatiboki erreakzionatzen dute trimetilsilil eterrak eta aminak emanez. Kasu honetan trimetilsililo erradikalak talde babesle moduan joka dezake, baina talde honen labilitateak erabilera muga lezake.
Trimetilsililazioa azido karboxilikoen eta azukreen lurrunkortasuna emendatzeko usa daiteke gas-kromatografia erabili nahi denean teknika analitiko moduan. Adibidez, erabili egiten da glukosaren gas-kromatografia bideragarria egiteko.