Trizeps espinal | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | epaxial muscles (en) |
Nerbioa | nerbio espinal |
Muskuluaren akzioa | Enborraren flexio laterala buruaren eta lepoaren tolespen laterala buruaren hedapena lepoaren hedapena bizkarraren hedapena |
Antagonista | Abdomeneko muskulu zuzena |
Identifikadoreak | |
Latinez | musculus erector spinae |
TA | A04.3.02.002 |
FMA | 71302 |
Terminologia anatomikoa |
Trizeps espinal edo muskulu erektorea erretrosomaren sakontasunean aurkitzen den muskulua da. Hiru azpimuskuluk osatzen dute eta guztiak faszia torakolunbarrez inguratuta daude. Muskulu hau bizkarraren eremu bakoitzeko nerbio espinalen adar dortsalek inerbatzen dute.
Trizeps espinalaren osotasuna, hiru azpimuskulu bilateral ezberdinek osatzen dute, tamaina ezberdineko hiru zutabe muskular eratuz.
Espinoso edo epiespinosoa alde medialean aurkitzen da, bizkarrezurreko ornoen arantza apofisien gainetik, zuntzak behetik gora abiatzen direlarik. Kokapenaren araberako bi atal ditu:
Longisimo edo dortsal luzea alborago aurkitzen da, beste bi zutabe muskularren artean, hirurenetatik luzeena delarik. Kokapenaren arabera hiru azpiatal ditu:
Iliokostala alboen dagoen zutabe muskularra da. Hiru azpiatal ditu kokapenaren arabera:
Trizeps espinala 3 azpimuskuluetan banatuta dagoenez, muskulu bakoitzak bere odoleztapena eta inerbazio propioa dauka:
Espinosoa
Longisimoa
Iliokostala
inserzioa | Muskuku ileokostala | Muskulu longisimoa | Muskulu espinosoa |
---|---|---|---|
Beheko torax ornoak eta saihetsak | I. Lunbarra | ||
Goiko torax ornoak eta saihetsak | I. Torazikoa | L.Torazikoa | E. Torazikoa |
Lepo ornoak | I. Zerbikala | L. Zerbikala | E. Zerbikala |
Buruan | Lepoko. L | Lepoko. E |
Bizkar eta bereziki gerri aldean nabaritzen diren min asko muskulu honetan dute jatorria. Mina bizkar osora eta lepora hedatu daiteke, baita abdomenaren behealdera eta hanken goikaldera.
Trizeps espinala bereziki erlazionaturik dago lunbagoarekin.
Lunbalgia[1] edo lunbagoa gerriko min muskular bizia da, faktore eragile desberdinak izan ditzakeena, baina oro har prozesu erreumatikoekin lotu izan dena. Besteak beste, orno lunbarretako eta ehun bigunetako (gihar, tendoi, nerbio, ornoarteko disko) asaldurekin lotua dago. Horretaz aparte, infekzio, minbizi, osteoporosi edo kirurgiaren ondorioz lunbalgia sor daiteke. Lunbalgiaren kausak anitzak izan daitezke; hala ere, trizeps espinalarekin lotuz, gihar kontraktura izango zen zergatia.
Lunbago patologiaren sailkapena egiterako orduan, bi irizpide kontutan har ditzakegu:
a) Iraupenaren arabera
b) Ezaugarrien arabera
Lunbar prozesuak desberdinak izan daitezke:
Prebentzioa
Giharrekin loturiko lunbalgia saihesteko ariketa fisikoa eta jarrera anatomiko ona mantentzea ezinbestekoa da. Horretaz aparte, ondo berotzea kirola egin aurretik eta bat -bateko mugimenduak ekiditea lunbalgia pairatzeko arriskua asko gutxitzen du.
Gorputzaren jarrera egokia
Lunbalgia askoren jatorria jarrera ezegoki eta gehiegizko esfortzuak dira. Kontu handia eduki behar da pisu handiak altxatzean eta bizkarraren tolespenetan. Pisua jasotzean bizkarra tolestea saihestu behar da eta belaunak flexionatuz eta bizkarra zuzen mantenduz altxatu behar da, gorputz guztiarekin lagunduz.
Ariketa fisikoa
Ariketa fisikoa erregularki egitea lunbalgia jasateko aukerak gutxitzen ditu.Sedentarismoak, aldiz, bizkarreko mina edukitzea eragin dezake eta ohean geldirik egoteak min honen iraupena luzatzea.
Tratamendua
Kardiomioplastia
Trizeps espinalaren longisimo edo dortsal zabala muskuluarekin erlazionatuta dagoen tratamendua da. Honetan, bihotza estaltzen da dortsal zabalarekin eta azken hau estimulatzen da elektrikoki bihotzaren bentrikuluaren kontrakzio sistolikaz imitatuz. Tratamendu honekin, bihotz tranplanteak saihestu nahi dira, modu alternatibo batean bihotzaren funtzionamendua sortaraziz.
Halaber, dortsal zabal honen ikerketa ez da oraindik eten ; izan ere oraindik estres oxidatiboarekin erlazionatuta dauden ikerketak dihardute dortsal zabalari lotuta. Estres oxidatiboa gaixotasun askoren zergatiarekin zeharo lotuta dago diabetesa edota artritis erreumatorideak eratutako patologiak barne. Nolanahi ere, ardi dagoena da estres oxidatiboak kardiopatiekin lotuta dago; honetan, LDL-aren (dentsitate baxuko proteina) oxidazioak aterogenesia aktibatzen du , honek arterioesklerosia bilakatzen duelarik eta azkenean kardiopatia.
Kardiopatiak saihesteko, kaloria baxuko dieta bat mantentzea beharrezkoa da; hau,estres oxidatzeile maila jaitsiko baitu. Gainera, dortsal zabala osasuntsu eta indartsu mantentzea funtzezkoa da kardiopatiak pairatzerakoan kardiomioplasia gauzatzeko.